XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Operatzailea: 1 HODIA: Edozein fluido eramateko bide itxia.

Ura nondik nora doan.

GOITIK BEHERA

Urak, pisua duenez, beheranzko indarra jasaten du eta horregatik, goitik behera jausten da.

Praktikan, ordea, ura gorantz joan dadin nahiko dugu askotan.

Nola lortuko dugu behetik gora ibil dadin?.

Ura aske badago, ez dago zer eginik.

Likido guztiak bezala, ez du forma fixorik hartzen, eta dagoeneko ontziaren eiteari egokitzen zaio.

Beherantz joateko aukerarik aurkitzen badu, ixuri egiten da.

Beraz, ez dugu ixurtzen utzi behar; eta gorantz egiten duen bide txiki bat prestatu behar dugu urarentzat.

Ura guk nahi dugun bidean zehar joan dadin, hodien bitartez prestatu behar dugu bidea.

Hodia gorantz baldin badago, orduan urak gorantz egin dezake.

Egiteko: Presta ezazue, behekaldean irteera bat duen ontzi edo poto bat.

Irteeratik goma edo plastikozko hodi flexible bat lotuko diozue, irudian bezala.

Urez bete, eta aprobak egin, ea urak gorantz egin dezakeen.

Noraino igon daiteke ura?

Hodiaren bigarren muturrean beste poto bat konektatzen baduzue, hoditik doakion urez beteko da.

Bigarren potoa lehena baino gorago badago, betetzen al da?.

Beherantz? Gorantz?.

Pentsatzeko: Urak berez gorantz egiten ez badu, gorantz bultzatzeko zerbait asmatu beharrean gaude.

Nola bultza dezakegu ura gorantz?.